Europaren Eguna 2018 Día de Europa
Getxo
Geure ondarea: iraganak etorkizunarekin bat egiten duen lekua
Gure gizartean, paradigma-aldaketa gertatzen ari da. Industriaren arotik ezagutzaren arora pasatzeak aldaketa nabarmenak eragiten ditu oso erritmo bizian, eta, hainbat termino sartu dira gure eguneroko hiztegian: globalizazioa, informazioaren gizartea, ezagutzaren gizartea, berrikuntza, talentua, sormena, jasangarritasuna, 4.0 iraultza, eta beste asko. Egunez egun, gero eta gehiago ageri dira, agian ezinbestean, gure lanbide eta bizitzetan.
Aldaketa-prozesu honetan guztian, kultura-ondarea ezinbesteko pieza paregabea da, batetik, gure komunitatearen bilakaera ulertzeko, eta, bigarrenik, ez uzteko alde batera nolako garrantzia duen gure esparrurik hurbilenean balioen transmisioa, ahaztu gabe nolako garapenerako potentzialtasuna daukan bere barruan, hain erabilia den bere “balio anekdotikotik” harago.
Behin betiko gainditu behar izan ditugu ezagutza zatikatuaren hesiak, eta parte-hartze konstruktiboa luzaro geratuko da gure artean. Horretan, zerikusi handia daukate garapen teknologikoek ere. Castells irakasleak ‘La ciudad informacional’ (Alianza Editorial, 1995) bere liburuaren hitzaurrean adierazten duen bezala: mundua gero eta lauago eta puntazorrotzagoa da.
Baina, hori esanda, oraindik bide luzea dugu egiteko, baita hobetu beharreko alderdiak ere. Aurrerapen handia egin dugu, baina, gaur egun, kultura-ondareak aintzatespen handiagoa behar du oraindik, erakunde publikoen zein gizartearen partetik.
Balio publikoa ematen die hiriei eta lurraldeari; eta, horrenbestez, haietako biztanleei ere:
Balio Publikoa = Zerbitzua + jasangarritasuna + esanahia
Horrek guztiak behartzen gaitu lanean jarraitzera erabakitasun handiagoz jartzeko politika publikoen erdigunean. Horretarako, behar dugu onura horiek argi eta eraginkortasunez antzeman ditzaten parte hartzen duten eragile guztiek, batez ere horiek hartzen dituen kolektiboak: herritarrek.
Kultura-arloa, haren zentzurik zabalenean hartuta, garapenerako aukera bat da, eta jakin behar da hura adimen estrategikoz eta emozionalez kudeatzen. Agertoki konplexua dugu aurrean, lehiakortasun-maila handikoa, baina, aldi berean, liluragarria eta balio apartakoa.
Puntu horretara iritsita, ez dugu ahaztu behar jasangarritasunaren garrantzia. Funtsezko alderdia da, eta zenbaitetan ez diogu behar adinako garrantzia ematen. Horrekin batera, zalantzarik gabe, ondo aukeratu behar dira lehentasunak. Baliabideak mugatuak dira, eta eskaerak, handiak; puntu horrek, agian, oreka arduratsu bat eskatzen du, unean uneko egoera politikotik harago.
Aurrean daukagu hausnarketa kritikorako esparru bat, eta hobekuntzarako aukera bat; horri ekiten jarraitu behar dugu, konplexurik gabe, behar adinako heldutasunez, baina ondare bat kudeatzen ari izatearen erantzukizunarekin: iraganaren XXI. mendeko etorkizun publikoa.
Andoni Iturbe
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria
Director de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia
Nuestro patrimonio: donde el pasado se encuentra con el futuro
Nuestra sociedad está viviendo un cambio de paradigma. El paso de la era industrial a la era del conocimiento produce cambios significativos a un ritmo acelerado y términos como: globalización, sociedad de la información, sociedad del conocimiento, innovación, talento, creatividad, sostenibilidad, revolución 4.0, etc., se han ido incorporando a nuestro vocabulario habitual. Cada día resultan más presentes, tal vez inevitablemente, en nuestras profesiones y nuestras vidas.
En todo este proceso de cambio, el Patrimonio Cultural es una pieza única e indispensable, en primer lugar para comprender la evolución de nuestra comunidad y en segundo lugar, para no obviar la importancia que tiene en nuestro ámbito más próximo la transmisión de valores, sin olvidar la potencialidad de desarrollo que atesora en su seno, más allá de su manido “valor anecdótico”.
Las barreras del conocimiento parcelado las hemos tenido que superar definitivamente y la participación constructiva ha venido para quedarse. En ello tienen mucho que ver también los desarrollos tecnológicos. Como apunta el profesor Castells en la introducción de su libro ‘La ciudad informacional’ (Alianza Editorial, 1995): el mundo es cada vez más plano y puntiagudo.
Pero dicho esto, aún nos queda camino por recorrer y aspectos a mejorar. Hemos avanzado mucho, pero aún hoy día el Patrimonio Cultural precisa de un reconocimiento más amplio por parte de las Instituciones Públicas y de la Sociedad.
Aportan valor público a las Ciudades y al Territorio; por consiguiente a sus ciudadanos:
Valor Público (VP)=Servicio + sostenibilidad + significado. (3S).
Todo ello nos obliga a continuar trabajando por situarnos en el centro de las políticas públicas con mayor determinación. Para ello, necesitamos que esos beneficios sean percibidos de una manera clara y efectiva por el conjunto de agentes participantes y principalmente, por el colectivo que los acoge: la ciudadanía.
El sector cultural en su sentido más amplio, representa una oportunidad de desarrollo que hay que saber gestionar con inteligencia estratégica y emocional. Nos enfrentamos a un escenario complejo, con altas dosis de competitividad, pero al mismo tiempo, cautivador y con un valor único.
Llegados a este punto, no debemos obviar la importancia del sostenimiento. Representa un punto central que en ocasiones no ponderamos adecuadamente. Ello evidentemente debe ir aparejado a una buena selección de prioridades. Los recursos son finitos y las demandas amplias, quizá este aspecto requiere un equilibrio responsable más allá de la coyuntura política del momento.
Tenemos antes nosotros un espacio para la reflexión crítica y una oportunidad para la mejora que debemos seguir abordando sin complejos, con madurez suficiente, pero con la responsabilidad de estar gestionando un legado: el futuro público del pasado en el siglo XXI.
JARDUNALDIETARAKO INSKRIPZIOA DOHAINIK
↓ Sakatu Botoia eta egin click REGISTRAR-ren
↑ Pincha el Botón y haz click en REGISTRAR
INSCRIPCIÓN EN LAS JORNADAS GRATUITA