Metodologia propioa dugu, ikuspegi ludikoa eta parte-hartzailea duten saio dinamikoetan oinarrituta, parte hartzen duten taldeen beharretara eta ezaugarrietara egokituta.
Saioetan, hausnarketa eta analisi kritikoko aurretiazko lan bat egiten da, eta, ondoren, sormen-prozesu bati ematen zaio bide. Prozesu hori balioetan oinarritutako playlist bat sortzetik hasi eta flashmob edo musika-sorkuntza propio batera arte joan daiteke, tailer motaren arabera. Horretarako, grabazio-estudioekin kolaboratzen dugu, tailerretan lortutako hausnarketa eta ondorioetatik abiatuta abestiak eraikitzeko aukera ematen digutenak.
Talde txikiekin lan egiten dugu (gehienez 15 pertsona), ebaluazio- eta etengabeko hobekuntza-prozesu batekin eta proiektua etengabe garatzera bideratutako material propioen garapenarekin.
Ikastetxea, udala edo aisialdiko edo gazte-aisialdiko erakundea bazara, gurekin harremanetan jar zaitezke informazio gehiagorako.