Ikuspegi Morea topagune bat da.
Bost urtez nerabeekin espazioak partekatzen, bai hezkuntza zentroetan bai gazte entitateetan, musikaz, baloreez, feminismoaz, generoaz, berdintasunaz hitz egin ondoren, gai honi buruzko ideiak bildu, partekatu eta trukatzeko beharra sortu zen.
Hala, hausnarketarako gune plural eta ireki hau jaio zen, non nerabeen ikusleekin egindako tailerren esperientzia praktikotik hausnarketara pasatu nahi dugun.
Musika eta hausnarketaren agora bat gara.