Emakumusik (conCienciArte) emakumea musikaren eta artearen bidez ahalduntzeko gizarte- eta hezkuntza-proiektua da. Proiektu honek hainbat lan-ildo garatzen ditu, hala nola performance artistiko musikala egikaritzea, emakume-talde egonkorrekin esku hartzea eta tailerrak. Emakumusik-ek hainbat musika-esku-hartze egiten ditu, emakumearen figuraren eta historian zehar gizartean izan duen presentziaren inguruan, hala nola Las Lavanderas obra Los Tres Pilares plazako garbitokiaren proiektuaren barruan (2019) eta RED performancea (2019). Halaber, talde artistikoak bultzatzen ditu garapen sozialaren eta generoaren esparruan, hala nola: La Kora, Gure Golé (Amuge) eta Getxoko Jabekuntza Eskolako Abesbatza Feminista.